XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musika basatia eta garratza egiten du, hitz erasokor eta agresiboz lagundua.

The Clash, Sex Pistols... taldeek punkaren protesta, jazkera eta bizitzeko era kontrajarriko diote rockaren protestari.

Punk musikak eragindurik, ordea, rockzaleak ere aurki ditzakegu delako New Wave joeraren barnean: Elvis Costello, Police, Dire Straits, Ramones, Patti Smith, Nina Hagen, Pat Benatar... Rock musika, bestelako musikarekin harremanetan ipiniko zaigu hurrena.

Adibidez, Jamaikako musikarekin, eta Reggae estiloa sortuko da.

Reggae-ko musikalari bikainenen artean Bob Marley, Peter Tosh, Eddy Grant aurkitzen dira.

Bestalde, Jazz musika aztertu dugunean ikusi ditugu rockarekin dituen harremanak: delako Jazz-rockaren bide honetatik, Miles Davis, Chick Corea, John Mac Laughin, Herbie Hancock, Weather Repport taldekoak goren mailako musikalariak dira.

Azken aurrerapen elektronikoek, Tecno Pop-aren plazaraketa ekarri digute.

Oraindik ere nortasun handirik gabeko musika berau; teknikaren menpe erortzen dela sarritan ikusten da eta benetazko rockaren izaerari jarraitu baino, interes komertzialaren arabera sortutako zerbait dela ere esaten da.

Hala ere aipagarriak ditugu Spandau Ballet, Ultravox eta antzekoak.

Joera hauek eta beste asko ematen dira, beraz, gaurko Rockaren panoramikan.

Mugaketak eta sailkapenak egiten zailak direla argi ikus daiteke, musikalari berek estilo desberdinak ukitzen bait dituzte.